URRUTXUA - MUNITIBAR - ZIORTZA-BOLIBAR


Rallyko tramorik luzeenetakoa da Urrutxun hasi, Munitibartik pasa eta Ziortza-Bolibarren helmuga duen hau. Oro har errepide berdintsua den arren oso toki politak ditu ikusleentzat. Era guztietako bihurguneak ditu baina beti ere errepide ona eta zabala, aitzakiarik gabekoa. Hala ere, eguneko azken aurreko tramoa izaki, gauaren etorrerak asko konplikatuko du egoera bigarren pasadarako. Gidariek argiak piztu beharko dituzte eta egunean zehar lortutako postua mantentzen saiatuko dira batzuk, beste batzuk ordea aurrekoa harrapatzeko ahalegin guztia egingo dute.  

Xabat Arrate eta Kaiet Bereziartua 
KPR-ko kideak