MENDEXA - BERRIATUA - ONDARROA

Iaz berreskuratu zen tramo hau aspaldiko partez rally batean eta bistan geratu zen errepide onek duen xarma berezia. 2012 ko ekialdian tramorik gustukoena izan zen bai pilotuen atean eta baita ikusleen artean ere. Jende asko erakartzen du errepide honek, izan ere inguruko tramorik ikusgarrienetakoa da. Mendexako herrian emango zaio irteera eta hasiera oso indartsua aldapa behera, baina berehala bidegurutzean eskuinetara hartu eta kostako bideari ekingo diote. Oso bihurgunetsu eta goraberatsua da errepide hau eta zoru irregular eta oso lainkorra du gune batzuetan. Pilotuentzat nekagarria suertatzen den arren, oso ikusgarria ikusleentzat.  

Xabat Arrate eta Kaiet Bereziartua 
KPR-ko kideak