EREÑO - ISPASTER

Ereñon hasi eta Ispasterko herrian bukatzen den tramo hau iazko ekitaldian korritu zen estreinekoz rally batean. Oso tramo konpletoa da, hasieran errepide zabala eta asfalto onekoa den arren, bukaera aldera ezkerretara hartuko duten bidegurutzean guztiz aldatzen da errepidea. Bide azkarra eta erosoa iztetik oso konplikatua izatera pasatzen da bapatean, errepide estu eta labaikorra, ikusleek gozatzeko modukoa, baserri hormetatik oso hurbil pasatzen diren bihurgune gaiztoekin. Eguneko lehendabiziko tramoa izaki, denboretan diferentzia politak markatzeko egokia izango da.  

Xabat Arrate eta Kaiet Bereziartua 
KPR-ko kideak